XX. mendeko Euskararen Corpus estatistikoa

Testuingurua

3

Pentsa dezagun nolakoa zan
istripuaren pixua,
andreak artu zuan unean
gertatuen abixua.

Berri txar orrek sartua zion
berebiziko izua,
konturatu zan galdu zuala
bere sendiko maixua,
gizona il zan baiño lenago
alargundu zan gaixua.

4

Istriputikan gizona jaso
gaixozaindegi batera,
zortzi bat egun naiz ta igaro
etzan bizirik atera.

Andre gaixoak zetorrenari
aurrez emanik tankera,
zorionetik orra igaro
itxaso samin batera,
zer aldakuntzak gertatzen diran
egun batetik bestera!

5

Lenago naiz ta sendi orretan
izan bizitza leguna,
guztiz garratza daukatela gaur
da ikusitzen deguna.

Zoritxarraren sorrera ziñan
ezbearraren eguna,
ura zalako negar batean
arkitzen da alarguna,
arrazoi gabe kendu baitzion
ain maite zuen laguna.